Gizartea -
Gipuzkoa
'Geoparkeko bira' baliabide turistiko berria aurkeztu du gaur Euskal Kostaldeko Geoparkeak
Ibilbide berri hau Zumaia, Deba eta Mutriku herrien artean kokatuta dago, eta hiru etapatan dago banatuta.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Euskal Kostaldeko Geoparkeak baliabide turistiko berria aurkeztu du gaur: 54 kilometroko ibilbide zirkularra da, hiru etapatan banatuta, eta 'Geoparkeko bira' hartuko du. Proiektua Zumaia, Deba eta Mutriku herrien artean dago, eta Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak jarri zuten abian, Europako Next Generation funtsekin finantzatuta.
Leire Barriuso Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerenteak azaldu duenez, horrela, bisitariek Euskal Kostaldeko Geoparkea aurkituko dute "itsaslabarren, haranen eta interes kultural eta turistiko handiko herrien artean zabaltzen diren bidezidorretan".
Etapa guztiak irisgarriak dira, eta garraio publikoa eta logistika- eta ostatu-hedapena dituzte.
Lehen etapa Mutriku eta Deba arteko tartean kokatzen da: 16,6 kilometroko ibilbidea da, 1.000 metrotik gorako desnibela du eta sei ordu pasatxoan osa daiteke.
Bigarren etapa, eta luzeena, Debatik Zumaiarainokoa da: 19,7 kilometroko ibilbidea, 1.000 metro inguruko desnibelarekin eta zazpi ordutan osa daiteke.
Zumaia eta Mutriku artekoa da hirugarren etapa, 17,7 kilometrokoa.