Gizartea -

Istripua

75 urteko gizon bat hil da Irunen, traktorearekin malda batetik erorita

Istripua goizean da, Lapitze auzoko baserri batean. Ertzaintzak 08:30 aldera jaso du abisua, eta patruila bat bertaratu da.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

75 urteko gizon bat hil da astelehen honetan Irunen (Gipuzkoa), bere traktorearekin malda batetik erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez.

Istripua goizean izan da, Lapitze auzoko baserri batean.

Ertzaintzak 08:30 aldera jaso du abisua, eta patruila bat bertaratu da.

Oraindik ez dakite zerk eragin zuen istripua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Trafiko istripuen biktimak