Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Epaileak espetxera bidali du, behin behinean, sexu-erasoa egotzita Gasteizen atxilotutako mutila

Erasoa igande goizaldean jazo zen. Ustezko erasotzailea, 18 urteko mutil bat, lekutik gertu atxilotu zuten.

Elkarretaratzea Gasteizen. Argazkia: @Garbiñe_Ruiz | Elkarrekin Podemos
Elkarretaratzea Gasteizen. Argazkia: @Garbiñe_Ruiz | Elkarrekin Podemos
Elkarretaratzea Gasteizen. Argazkia: @Garbiñe_Ruiz | Elkarrekin Podemos

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak espetxera bidali du, behin behinean, sexu-erasoa egotzita Gasteizen atxilotutako 18 urteko mutila.

Erasoa igande goizaldean jazo zen. 03:00ak aldera eman zioten Ertzaintzari gertatutakoaren berri.

Patruilak bertaratu zirenean, emakumea artatu eta ustezko erasotzailea atxilotu zuten. Jarraian, ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko izapideak egiteko.

Gasteizko Ibailakua auzoko bizilagunek elkarretaratzea egin zuten atzo sexu-eraso hori salatzeko.

Ibailakua auzo elkarteak, protestaren deitzaileak, irmo gaitzetsi zuen erasoa, eta ohartarazi zuen ez dutela "sexu-erasorik ezta beste edozein motatako inolako erasorik onartuko, ez jaietan, ez auzoan ere". Halaber, biktimari babesik beroena helarazi zioten.

Astelehen honetan, epaileak espetxera bidali du, behin behinean, 18 urteko mutila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Araba Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Eraso sexualak gaur