Gizartea -
Gasteiz
Elena Martinez de Madina Salazar filologo gasteiztarrak jasoko du 2023ko Urrezko Zeledon saria
Saria beste inorekin partekatuko ez duen lehen emakumea da. Euskal Filologian lizentziatua da eta 20 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du Gasteizko toponimiaren inguruan.
EiTB Media
Elena Martinez de Madina Salazar (Gasteiz, 1962) filologo gasteiztarrak jasoko du 2023ko Urrezko Zeledon saria. Gainera, saria beste inorekin partekatuko ez duen lehenengo emakumea izango da.
Euskal Filologian lizentziatua da eta 20 urte baino gehiago daramatza Gasteizko toponimian lanean. Halaber, Radio Vitoriako kolaboratzailea ere bada.
Urrezko Zeledon sariak Gasteizen edo Arabaren irudia hobetzen lagundu duten pertsonen ibilbidea aitortzen du. Iaz, esaterako, Urrezko Zeledon Gorka Ortiz de Urbina eta Elisa Ruedak partekatu zuten.
Irailaren 10ea egingo dute saria emateko ekitaldia.