Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Pertsona bat hil da Armañantzasen, Nafarroan, trafiko-istripu batean

Ezbeharra 07:00ak aldera gertatu da, NA-7200 errepidean. Autoa bidetik atera da eta horma baten kontra jo du. Gidaria bertan hil da.

Istripua izan den tokia. Irudia: Foruzaingoa
Istripua izan den tokia. Irudia: Foruzaingoa
Istripua izan den tokia. Irudia: Foruzaingoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da trafiko istripu batean astelehen honetan Armañantzasen, Nafarroako Foruzaingoak jakitera eman duenez. Ezbeharra 07:00ak aldera gertatu da, NA-7200 errepideko 3,1 kilometroan.

Antza denez, ibilgailua errepidetik atera da eta hormaren kontra jo du. Ibilgailuko gidaria hil egin da. Autoan bakarrik zihoan.

Foruzaingoko agenteak istripu nondik norakoak ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errepideko istripuen biktimak