Gizartea -

TRAFIKOA

Ireki dute AP-1 errepidea Bergaran

Gasteizko noranzkoan izan den istrpu baten ondorioz itxita egon da. Ezbeharra tunel baten barruan izan da, baina bi norabideetan itxi dute, garbiketa lanak tarteko.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ireki dute AP-1 errepidea Bergaran. Bi autok Gasteizko noranzkoan izan duten istripuaren ondorioz itxita egon da bi noranzkoetan.

Ezbeharra tunel baten barruan gertatu izanak zaildu egin ditu garbiketa lanak. Bi norabideetan itxi dute, eta auto-ilarak sortu dira.

Furgoneta batek eta auto batek egin dute talka, 08:30 aldera, baina ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Albisteak Gipuzkoa Gizartea Gaurko titularrak Bergara albisteak Gaurko azken orduko albistea Errepideko istripuen biktimak Debagoiena Trafiko-istripua AP-1ean