Gizartea -

Trafikoa

Bilboko Deustuko zubia obrengatik itxita egongo da gauetan astelehenetik ostegunera arte

Zubia itxita egongo da datorren astean, lau egunetan, gauez, mantentze-lanak amaitzeko.

Deustuko Zubia, Bilbon. Irudia: EITB MEDIA
Deustuko Zubia, Bilbon.
Deustuko Zubia, Bilbon. Irudia: EITB MEDIA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, Deustuko Zubiko trafikoa itxita egongo da datorren astean, 21:00etatik 06:00etara, astelehenetik ostegunera, mantentze-lanak amaitzeko.

Aurreko lanetan, zubiaren bi tarte higikorretako morroiloak eta buloiak aldatu dituzte, bi taulen arteko jauzia kentzeko.

Aste honetan, astelehenetik ostegunera, Deustuko zubirako zehazki fabrikatutako buloi batzuk jarriko dituzte, zubiaren giltzarri diren loturan tarteak murrizten jarraitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilboko Udala Bilbo berriak Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Deustu