Gizartea -
Mendi-istripua Bizkaian
66 urteko mendizale bat hil da Mugarran erorita
Hildakoaren familiak 18:00ak pasatxo zirenean jakinarazi dio SOS Deiak larrialdi zerbitzuari gizona gaur goizean mendira joan dela eta ez dela itzuli, eta haren dispositibo bilatzaileak bi ordu baino gehiago zeramatzala geldirik eta, gainera, ez ziela ez deiei ez mezuei erantzuten.
EITB Media
66 urteko mendizale bat hil da gaur Mugarra mendian (Durangaldea, Bizkaia) erorita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Hildakoaren familiak 18:00ak pasatxo zirenean jakinarazi dio SOS Deiak larrialdi zerbitzuari gizona gaur goizean mendira joan dela eta ez dela itzuli, eta haren dispositibo bilatzaileak bi ordu baino gehiago zeramatzala geldirik eta, gainera, ez ziela ez deiei ez mezuei erantzuten.
Berehala, suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira, eta, 19:00ak baino minutu batzuk lehenago, mendizalea hilda topatu dute Mugarra mendiaren inguruan.
Gorpua Ertzaintzaren helikoptero batek eraman du Poliziaren Iurretako egoitzara, eta handik Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute autopsia egitera.