Gizartea -

Intxaurrondo auzoa

Zortzi atxilotu eta bi udaltzain arin zauritu dira Donostiako etxe okupatu batean izandako liskarrean

Mons pasealekuko bizilagunek Udaltzaingoari jakinarazi diote norbaitek aparkatutako hainbat ibilgailutan kalteak egin dituela. Ondoren, Marrutxipi kaleko eraikin bateko bizilagun batzuk objektuak jaurtitzen hasi dira udaltzainen aurka.

Marutxipi kaleko etxebizitza okupatua, Donostiako Intxaurrondo auzoan. Irudia: Google Maps
Marutxipi kaleko etxebizitza okupatua, Donostiako Intxaurrondo auzoan. Irudia: Google Maps
Marutxipi kaleko etxebizitza okupatua, Donostiako Intxaurrondo auzoan. Irudia: Google Maps

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi pertsona atxilotu dituzte gaur Donostiako Intxaurrondo auzoan, eraikin okupatu batean objektuak udaltzainei botatzea egotzita, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez. Bi udaltzain arin zauritu dira.

Atxilotuei agintaritzaren aurkako atentatua, desordena publikoa eta lesioak egotzi dizkiete.

Gertakariak eguerdian jazo dira, Mons pasealekuko bizilagunek Udaltzaingoari jakinarazi diotenean norbaitek aparkatutako hainbat ibilgailutan kalteak egin dituela. Patruila bat bertaratu da, eta Marrutxipi kaletik sartzean, ezkutatzen saiatzen ari zen gizon bat ikusi dute.

Udaltzainak patruila-autotik jaitsi dira gizona identifikatzeko, baina ihes egin du, bi agenteak atzetik zituela. Antza denez, "ohiko susmagarri" bat zen. Kaleko 45. zenbakiaren parean, gizona okupatuta dagoen eraikin abandonatu batean babestu da, eta, azkenean, bi poliziek eraikin horren barruan harrapatu dute.

Une horretan, eraikineko bizilagun batzuk objektuak jaurtitzen hasi dira polizien aurka, hala nola "harriak, erradiadoreak eta hozkailu eramangarri bat". Egoera ikusita udaltzainek errefortzuak eskatu dituzte, eta beste patruila batzuk ere bertaratu dira; pertsona horiek jaurtitako objektuekin ere egin diete harrera.

Azkenean, Ertzaintza ere bertaratu behar izan da, eta zortzi atxilotu pertsona ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Okupak