Gizartea -

Etxebizitza

Loiolako eremuan eraikitzeko mugatze-lerroa 20 metrotan ezartzea nahi du Donostiako Udalak

Itsasertzetako Zuzendaritza Nagusiak lerro hori 100 metrotan jartzeko eta ingurua babes-eremua handitzeko eskatu zuen. Hala eginez gero, ezingo litzateke etxebizitzarik eraiki Loiolako kuartelen eremuaren zati handi batean.

Loiolako Kuartelaren eremua Donostian. Argazkia: EFE
Loiolako Kuartelaren eremua Donostian. Argazkia: EFE
Loiolako Kuartelaren eremua Donostian. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak Loiolako Kuartelen eremuko mugatze-lerroa 20 metrotakoa izatea nahi du, ez Espainiako Gobernuaren Transizio Ekologikoko Ministerioaren Itsasertzetako Zuzendaritza Nagusiak eskatu bezala, 100 metrotakoa. Hori dela eta, hurrengo egunetan txostena helaraziko dio Kostako gaietarako zuzendaritzari.

Loiolako Kuartelen lur-saila Estatuko defentsari atxikitako eremua da. Lur-sail horien desafektazioa egiteko beharrezkoa da izapide administratiboa egitea eta Urumea ibaiaren inguruan mugatze-lerroa ezartzea.

Donostiako Udalak dokumentazioa aurkeztu zuen Itsasertzetako Zuzendaritza Nagusian, itsasaldeko egungo 20 metroko babes-eremua mantentzen zela justifikatzeko. 1988ko Kostaldeei buruzko Legea indarrean sartu aurretik zona hori hiri-lurzoru gisa edo urbanizazio-proiektu gisa onartuta balego, araudiak horretarako aukera emango zuen.

Apirilean hartutako erabaki batean, zuzendaritzak ez zituen Udalaren argudioak kontutan hartu eta Lurralde Delegaritzari baimena eman zion babes eremua bost aldiz handitzeko espedientea hasi zezan.

Mugatze-lerroa 100 metrotan ezarriko balitz, ordea, Loiolako Kuartelen inguruan Donostiako Udalak erosiko dituen lur eremuaren zati handi batean (%70ean) ezingo litzateke etxebizitzarik eraiki.

Donostiako Udalaren iritziz, Kuartelen salerosketa egiteko lurren balorazioa egungo 20 metrotako babes mugarekin egin da, eta espero du salerosketa Udalak eta Defentsa Ministerioak adostutako baldintzetan burutzea. 

Eneko Goiak esan duenez, "lasai" daude, izapide administratiboek egin behar duten bidea egitea "denbora kontua" da. "Pentsatzen dugu arazorik gabe sinatu ahal izango dugula erosketa uda honetan zehar", azaldu du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia argazkiak Eneko Goia albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Higiezinen merkatua gaur