Gizartea -

Unibertsitaterako hautaproba

Ia ikasleen % 98k gainditu dute Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa EAEn

Azterketak berrikusteko eskaerak ekainaren 14an, 17an eta 18an egin ahalko dira, eta behin betiko emaitzak ekainaren 25ean argitaratuko dira.

Ikasleak Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko azterketa batean. Argazkia: EFE
Ikasleak Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko azterketa batean
Ikasleak Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko azterketa batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin duten ikasleen % 97,98k gainditu dute, gaur goizean EHUk zabaldutako informazioaren arabera.

Gaindituen portzentajea iazkoaren oso antzekoa da, orduan % 98,07koa izan baitzen. Aurten, EHUn sartzeko hautaprobara aurkeztu diren Batxilergoko 12.073 ikasleetatik 11.829k gainditu dute eta 244k, aldiz, ez.

Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, Gipuzkoan % 98,69k gainditu dute, Araban % 98,26k eta Bizkaian % 97,64k.

Azterketa euskaraz egin dutenen artean % 98,56k gainditu dute eta gaztelaniaz, % 96,00k. Sexua kontuan hartuta ez da ia alderik izan: gizonak % 98,04 eta emakumeak % 97,93.

Bestalde, azterketak berrikusteko eskaerak ekainaren 14an, 17an eta 18an egin ahalko dira, eta behin betiko emaitzak ekainaren 25ean argitaratuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Araba EHU EAE Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak