Gizartea -

DROGA OPERAZIOA

Araban eta Aragoin droga trafikoan aritzen zen erakunde kriminala desegin dute

Atxiloketaren unean, 9 kilo speed, 13 kilo marihuana, arma ugari eta 130 mila euro atzeman dizkiete. 3 pertsona atxilotu ditute Ozaetan, Legution eta Armiñonen.

Irudia: Polizia Nazionala
Irudia: Polizia Nazionala
Araban eta Aragoin droga trafikoan aritzen zen erakunde kriminala desegin dute

0:23

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araban eta Aragoin droga trafikoan aritzen zen erakunde kriminala desegin du Polizia Nazionalak. Urtarrilean abiatutako "Ribera" izeneko operazioaren baitan, 15 pertsona atxilotu dituzte, horietako 3 Araban (Ozaetan, Legution eta Armiñonen zehazki). Atxiloketaren unean, 9 kilo speed, 13 kilo marihuana, arma ugari eta 130 mila euro atzeman dizkiete.

Besteak beste speeda prestatu eta saltzea leporatzen zaie, eta, epailearen aurrean deklaratu ostean, atxilotuetako 8ren espetxeratzea agindu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE albisteak Delituak bideoak Drogak gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zer gertatu da Aragoin? Arabako Lautada gaur Añanako Kuadrilla