Gizartea -

TRAFIKOA

Lan-protesta bat eta istripu bat tarteko, 11 kilometrotik gorako ilarak sortu dira Txorierriko igarobidean

Derio parean (Bizkaia) izan den lan protesta batek kolapsoa eragin du, eta ilara luzeak sortu dira. 09:30etik aurrera egoera bere onera itzultzen hasi da.

Ilarak Donostiako noranzkoan dira. Argazkia: Bizkaimove
Ilarak Donostiako noranzkoan dira.
Ilarak Donostiako noranzkoan dira. Argazkia: Bizkaimove

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goiz korapilatsua izan da goizeko lehen orduan Txorierriko igarobidean (N-637) eta Donostiarako noranzkoan., langile protesta baten eta istripu baten ondorioz. Lan-protesta Bizkaiko Arte Grafikoetako langileena zen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 11 kilometroko ilarak izan dira goizeko uneren batean. 09:30eatik aurrera zirkulazioa bere onera itzultzen hasi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txorierriko igarobidea