Gizartea -

ISTRIPUA NAFARROAN

Kamioilari bat larri zauritu da Cortesen, geldirik zegoen beste kamioi batekin talka egin ondoren

Ezbeharra goizeko 06:00etan gertatu da, A-68 autobideko 116. kilometroan, Cortesen. Errepide horretako errei bat itxi behar izan dute, Tuterako noranzkoan.

Bi kamioik talka egin dute, Cortesen. Argazkia: Foruzaingoa
Bi kamioik talka egin dute, Cortesen.
Kamioilari bat larri zauritu da geldirik zegoen beste kamioi baten aurka talka egin ostean, Cortes parean

0:34

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi-gidari bat larri zauritu da gaur goizean, A-68 errepideko 116. kilometroan geldirik zegoen kamioi batekin talka egin ondoren. Ezbeharra Cortesen gertatu da, goizeko 05:53ean. 

Zauritutako kamioilaria 37 urteko zaragozar bat da, eta Tuterako ospitalera eraman dute, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Istripuaren ondorioz, autobiako errei bat itxi behar izan dute Tuterako noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak AP68 autobidea gaur