Gizartea -
ASTE NAGUSIA 2024
Bilboko Udalak Aste Nagusiko 2024 Kartel Lehiaketako 6 lan finalistak aurkeztu ditu
Bozketa ekainaren 17tik 23ra egongo da irekita, aurrez aurre zein online. Guztira 303 kartel aurkeztu ziren lehiaketara.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bilboko Udalak Aste Nagusia 2024 Kartel Lehiaketako sei finalistak aurkeztu ditu astearte honetan. Proposatutako 303 lanen artean, epaimahaiak sei aukeratu ditu: "Marijaia eta gehiago", "Jaietara atera!/¡Sal a las fiestas!", "Síntesis", "Azul agosto", "Labios" eta "Gora Marijaia".
Hautaketan, epaimahaiak kontuan hartu ditu bai lanen kalitate teknikoa, bai gaien originaltasuna eta aniztasuna.
Bozketa ekainaren 17tik 23ra egongo da zabalik, aurrez aurre Abandoko Barrutiko Udal Zentroan eta online, berriz, Bilbao Udalaren webgunean. Epaimahaiaren balorazioa ere kontuan hartuko da: herritarren iritziak % 66ko balioa izango du eta epaimahairenak % 33koa.
Kartel irabazlea puntuaziorik handiena lortzen duena izango da, eta 3.000 euroko saria jasoko du eskudirutan, Aste Nagusia 2024 ordezkatzeaz gain. Epaia ekainaren 25ean jakinaraziko da.
Berrikuntza gisa, aurten, kartela egiteko Adimen Artifizialeko (IA) sistemen erabilerari buruzko ohar bat jaso dute oinarriek: "irudiaren egileak Adimen Artifizialean oinarritutako sorkuntza-tresnen erabileraren berri eman beharko du, kartela formalizatzean duen esku-hartzearen maila zehaztuz". Balorazioari dagokionez, giza esku-hartzea Adimen Artifizialaren (IA) erabileraren gainetik egongo da.
Kartel finalistak:
1.'Marijaia eta gehiago'
3.'Labios'
4.'Azul agosto'
5.'Síntesis'
6.'Gora Marijaia'