Gizartea -

Istripua

23 urteko oinezko bat oso larri zauritu da Eneritzen, auto batek harrapatuta

Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Oinezkoa harrapatu ostean, ibilgailua patata-sail batera erori da, baina gidaria onik atera da. Negatibo eman du alkohola eta droga atzemateko proban.

Istripuaren tokia. Argazkia: Forunzaingoa.
Istripuaren tokia. Argazkia: Forunzaingoa.
Istripuaren tokia. Argazkia: Forunzaingoa.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 urteko oinezko bat oso larri zauritu da igande honetan, 07:30ean, auto batek harrapatuta. Zauritutako gizonezkoa Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Oinezkoa harrapatu ondoren, autoa patata-sail batera erori da, baina gidaria onik atera da. Negatibo eman du alkohola eta droga atzemateko proban.

Foruzaingoaren patruilak, osasun-langileak eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzeen albisteak Nafarroako Ospitale Gunea