Gizartea -

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Etxebarrin izandako sexu-eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza

San Antonioko jaiak ospatzen ari den udalerrian sexu-erasoa egin diotela salatu du larunbatean emakume batek. San Antonioko Jai Batzordeak, txosnek eta Etxebarriko Udalak elkarretaratzea deitu dute gaur, 17:00etan.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikerketa abiatu du emakume batek Etxebarrin izandako sexu-eraso baten inguruan jarritako salaketaren harira. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakume batek larunbat goizean salatu zuen ordu batzuk lehenago sexu-eraso baten biktima izan zela Etxebarrin. 

San Antonioko jaiak ospatzen ari dira Bilbo ondoko herri horretan, eta sexu-erasoa egin diotela salatu du emakume horrek.

Bestalde, herriko jaietan izandako "eraso matxista" gaitzetsi dute San Antonioko Jai Batzordeak, txosnek eta Etxebarriko Udalak, eta elkarretaratzea deitu dute igande honetarako, 17:00etan, Zintururin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Tratu txarrak gaur Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Genero indarkeriaren biktimak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Jaiak Etxebarri Sexu erasoak gaur