Gizartea -

GERTAKARIA

Gizonezko bat zauritu dute labankadaz diskoteka baten inguruan, Gasteizen

Zauritua Txagorritxuko ospitalera eraman dute, baina ez omen dago arriskuan. Ertzaintza erasoaren egilea edo egileak bilatzeko lanean ari da.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat zauritu dute gaur goizaldean labankadaz Gasteizko diskoteka baten inguruan, eta Ertzaintza erasotzailea edo erasotzaileak bilatzeko lanean ari da.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko iturrietatik jakinarazi dutenez, erasoa 07:20 aldera izan da, Andre Maria Zuriaren Koroatzearen kalean.

Zauritua Txagorritxuko ospitalera eraman dute, baina ez omen dago bizia galtzeko arriskuan.

Ertzaintzak ez du gertatutakoaren inguruko xehetasun gehiagorik eman, eta ikerketa abiatu du erasotzailea edo erasotzaileak aurkitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak