Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emaztea eta horren semea hil ditu Valentzian

Ondoren, erasotzaileak bere buruaz beste egin du. Hiru gorpuak Benaguasil herriko etxebizitza batean aurkitu dituzte, eta Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Gizon batek emaztea eta semea hil ditu Benaguasilen (Valentzia). Argazkia: EFE.
Gizon batek emaztea eta semea hil ditu Benaguasilen (Valentzia). Argazkia: EFE.
Gizon batek emaztea eta semea hil ditu Benaguasilen (Valentzia). Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek bere emaztea eta horren semea hil ditu Benaguasilen (Valentzia) su-arma batekin, eta bere buruaz beste egin du gero, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez.

Hiru gorpuak udalerri horretako etxebizitza batean topatu dituzte. Guardia Zibilak emandako datuen arabera, ostiraleko 15:00ak aldera 112 telefonoan abisua jaso ondoren, patruila bat etxebizitzara joan da, eta su-armaz hildako hiru pertsona aurkitu ditu, familia-nukleo berekoak. Emakume bat, horren semea eta senarra dira hildakoak.

Guardia Zibilak bere gain hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura. Agenteetako batek eskopeta bat atera du etxebizitzatik, baina gertaeraren inguruabarrei buruzko bestelako daturik ez dute ezagutzera eman.

13 emakume hil dira aurten Espainiako Estatuan genero-indarkeriaren ondorioz, eta 1.257 dira 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik. Gainera, urtea hasi zenetik, 8 haur hil dituzte gizonezkoek krimen matxistetan.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Valentziako Erkidegoa