Gizartea -

Bizkaia

Elkarte animalista batek salatu du Basauriko Udalak ez dituela jasotzen abandonatutako katuak

Toñi Esteban Aprova (Asociación Provida Animal) elkarteko presidenteak salatu du Udalak ez dituela kaleko katuak biltzen, ezta zaurituta edo noraezean daudenean ere.

Kaleko katuak. Irudia: Asociación Provida Animal
Kaleko katuak
Kaleko katuak. Irudia: Asociación Provida Animal

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aprova (Asociación Provida Animal) elkarteak salatu duenez, Basauriko Udalak (Bizkaia) ez du bere araudia betetzen, ez baititu jasotzen kalean abandonatuta edo galduta dauden katuak.

EFEri egindako adierazpenetan, Toñi Esteban Aprova elkarteko presidenteak esan du katuak jasotzeko zerbitzua ez dagoela kontratatuta (txakurrak jasotzekoa, berriz, bai), eta salatu duenez, Udalak ez ditu animalia horien ardura bere gain hartzen, ezta zaurituta edo noraezean daudenean ere.

Elkarteko presidentearen hitzetan, herritar askok, katu bat zaurituta edo galduta aurkitzen dutenean, udaltzainei jakinarazten diete, baina Udaltzaingoak ez ditu jasotzen, eta ez dira harremanetan jartzen bilketa-enpresarekin, ez baitute zerbitzu hori kontratatuta.

Jokabide hori, Toñi Estebanen arabera, udal-ordenantzaren aurkakoa da, Udalak bere gain hartu behar baitu txakur eta katu abandonatuak zaintzeko ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko bideoak Bizkaia Salaketak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Animaliak