Gizartea -

Nafarroa

71 urteko gizon bat hil da Leitzan traktoreak azpian harrapatuta

Etxeko ezbeharra atzo arratsaldean jazo zen Arkiskil auzoan.

Ezbeharraren lekua. Argazkia: Foruzaingoa
Ezbeharraren lekua.
Ezbeharraren lekua. Argazkia: Foruzaingoa

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

71 urteko gizon bat hil zen atzo arratsaldean Leitza, gidatzen ari zen traktorea irauli eta azpian harrapatuta.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, istripua 19:20 aldera gertatu zen Arkiskil auzoan, landa bide batean lanean ari zela ezponda batetik erorita.

Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek anbulantzia bat, Leitzako medikua, Leitzako suhiltzaile boluntarioak, helikoptero medikalizatu bat eta foruzainak bertaratu ziren istripuaren tokira, baina ordurako gizona hilda zegoen.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoaren albisteak Nekazaritza albisteak