Gizartea -

Trafiko-istripua

Hiru pertsona zauritu dira A-8 autobidean, Galdakaon, hiru ibilgailuk talka eginda

Hiru pertsona zauritu dira eta Gurutzetako Ospitalera ereaman dituzte.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru ibilgailuk istripua izan dute A-8an, Galdakao parean, Bilborako noranzkoan, eta auto-ilarak izan dira. Hala ere, dagoeneko ezbeharra izan duten hiru ibilgailuak errepidetik kendu dituzte, eta zirkulazioa normaltasunera itzuli da, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripuaren ondorioz, hiru pertsona zauritu dira eta Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Galdakao Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Trafiko istripuen biktimak