Gizartea -

Trafiko istripua

Pertsona bat zauritu da A-1 autobidean, Gasteizen, lau kamioik talka eginda

Auto-ilara luzeak sortu dira lau orduz; bost kilometrorainokoak zenbait unetan. Istripua 08:25ean jazo da, Lopidanako irteeran. Lau kamioik, horietako bi artikulatuta, elkar jo dute.

Zauritu bat eta bost kilometrorainoko auto-ilarak A-1 autobidean, Gasteizen. Argazkia: Trafikoa
Zauritu bat eta bost kilometrorainoko auto-ilarak A-1 autobidean, Gasteizen. Argazkia: Trafikoa
Zauritu bat eta bost kilometrorainoko auto-ilarak A-1 autobidean, Gasteizen. Argazkia: Trafikoa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat zauritu da asteazken honetan A-1 errepidean, Gasteizen, lau kamioiren arteko talkan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.

Istripua 08:25ean jazo da, A-1 errepidean, Gasteizen, Lopidanako irteeran. Lau kamioik, horietako bi artikulatuta, elkar jo dute.

Ibilgailuetako bidaiarietako bat zauritu da, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.

Auto-ilara luzeak sortu dira lau orduz; bost kilometrorainokoak zenbait unetan. 11:00etan, pilaketak gutxituz zihoazen, eta hiru kilometrokoak ziren. Eguerdirako, zirzkulazioa bere onera etorri da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Trafiko istripuen biktimak