Gizartea -

TRAFIKOA

Ilarak sortu dira A-8an, Galdakaon eta noranzko bietan, istripu bat tarteko

Auto batek ezbeharra izan du Donostiarako noranzkoan. Gidaria zaurituta eraman dute Galdakaoko Ospitalera.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto batek istripua izan du gaur A-8an, Galdakao parean (Bizkaia) eta Donostiako noranzkoan, eta ibilgailuen joan-etorria handia denez, ilarak sortu dira bi noranzkoetan. Gidaria zaurituta eraman dute ospitalera. 

Ezbeharra 05:50 aldera jazo da 107. kilometroan. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailuak erdibitzailearen kontra jo du, eta bidean gurutzatuta geratu da. Lehen momentuan, autobidea guztiz itxi behar izan dute Donostiako noranzkoan, eta errei bat, Bilbokoan. Gerora, errei bat zabaldu dute Donostiarako bidean. 

Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta zauritutako gidaria Galdakaoko Ospitalera eraman dute. 

07:30 pasatxo zirenean, autobidea guztiz zabaldu dute, baina pilaketak zeuden oraindik. Dena dela, espero da apurka-apurka trafikoa bere onera etortzea. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Galdakao Bizkaia Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea