Gizartea -

Trafiko istripua

Emakume bat hil da Gasteizen, autoarekin talka eginda Zaramagako tuneletan

Istripua atzo gauean jazo zen, 22:30 aldera, Boulevard merkataritza-gunetik gertu. Emakumea Txagorrituko Ospitalera eraman zuten, larri, eta handik ordu batzuetara hil zen.

Zaramaga auzoko tuneletan jazo zen istripua. Argazkia: Gasteizko Suhiltzaileak
Zaramaga auzoko tuneletan jazo zen istripua. Argazkia: Gasteizko Suhiltzaileak
Zaramaga auzoko tuneletan jazo zen istripua. Argazkia: Gasteizko Suhiltzaileak

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

46 urteko emakume bat hil da Gasteizen, Zaramaga auzoko tuneletan istripua izan ostean, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Istripua atzo gauean jazo zen, 22:30 aldera, Boulevard merkataritza-gunetik gertu. Ordu horretan, Zaramaga kaleko tuneletako zutabe baten aurka talka egin zuen autoarekin.

Emakumea Txagorrituko Ospitalera eraman zuten, larri, eta handik ordu batzuetara hil zen. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du, gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zaramaga albisteak Trafiko istripuen biktimak