Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen genero indarkeriagatik zuen urruntze-agindua urratzeagatik

Patruila iritsi zenean, susmagarria saltoki batetik gertu zegoen. Handik ihesi atera zen, baina ondoko kale batean harrapatu zuten.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

39 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, genero indarkeriagatik ezarri zioten urruntze-agindua urratzea egotzita.

Gertakariak joan den igandeko 17:30ak aldera jazo ziren, lanetan ari zen patruila bati horren berri eman ziotenean.

Lekuko batek gizon batek urruntze-agindua urratu zuela ohartarazi zien agenteei, Gasteiz etorbideko kafetegi batean, Udalak ohar batean jakinarazi duenez.

Patruila iritsi zenean, susmagarria saltoki batetik gertu zegoen. Handik ihesi atera zen, baina ondoko kale batean harrapatu zuten.

Agenteek, beharrezko egiaztapenak egin ondoren, gizona atxilotu zuten, genero indarkeriaren esparruko zigorra urratzea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa