Gizartea -

Ekainak 1 - irailak 30

Hasi da hondartza denboraldia Bizkaian

Donostiako hondartzetan ere gaur eman diote hasiera denboraldiari; Gipuzkoako gainerako hondartzetan, berriz, ekainaren 15ean hasiko da. Arabako urtegietan, bestalde, zerbitzu batzuk ekainaren 15ean jarriko dira martxan.

Bi pertsona hondartzan eserita. Argazkia: EFE
Bi pertsona hondartzan eserita.
Hondartzak zabalik, eguzkia falta

0:34

I. G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburu lainotsua aurreikusten den arren, bainu denboraldia larunbat honetan, ekainaren 1ean, hasi da Bizkaiko 20 hondartza baino gehiagotan, baita Donostian ere. Aurten, ekainaren 1etik irailaren 30era iraungo du, biak barne. Gipuzkoako gainerako hondartzetan, berriz, denboraldia ekainaren 15ean hasiko da. Arabako urtegietan, bestalde, zerbitzu batzuk ekainaren 15ean jarriko dira martxan.

Denboraldian zehar, 269 pertsona arduratuko dira Bizkaiko hondartzetako segurtasuna eta garbitasuna zaintzeaz. Sorospen-zerbitzua uretako 154 soroslek eta koordinazio-lanak egingo dituzten 15 pertsonak osatuko dute, baita 14 hondartzainek ere. Azkenik, 101 pertsona arduratuko dira hondartzak garbi mantentzeaz.

Denboraldia ekainaren 1etik irailaren 30era izango da indarrean Bizkaian, 11:00etatik 20:00etara.

Zakarrontziei eta hondakinak biltzeko bidoiei dagokienez, aurreko denboraldian bezala, hondartzetarako sarbideetan jarriko dira, hareatzetatik kanpo, paperontzi adimendunak barne.

Aurten, Euskadiko 40 bainutokik uraren kalitate bikaina edo ona dute. Horrez gain, Kerik Gabeko Guneak ekimenaren baitan, 21 hondartzatan ezingo da erre.

Bizkaiko Foru Aldundiak hondartzei buruzko informazioaren webgunea eta BizkaiaUP aplikazioa eguneratu ditu, irisgarriagoa eta funtzionalagoa izan dadin. Gainera, bainurako laguntza behar duten pertsonei egokitutako guneetako seinaleak hobetuko ditu, zerbitzu horretarako sarbidea errazteko.

Hondartza denboraldia Donostian

Hondartza denboraldiak ekainaren 1etik irailaren 30era iraungo du Donostian ere, sorosleekin lehen egunetik. Hala ere, zerbitzu batzuk (toldoak, karpak, eguzkitakoak eta aulkiak) ekainaren 15ean hasi eta irailaren 15ean amaituko dira. Zarautzen eta Orion ere, gaur hasi da denboraldia.

Laguntza behar duten pertsonentzako bainu-zerbitzua 10:00etatik 20:00etara egongo da indarrean, ekainaren 15etik irailaren 15era, baina ekaineko lehen hamabostaldian eta iraileko bigarrenean hasiera 10:30era atzeratu eta amaiera 19:30era aurreratuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Bizkaia Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ondarreta hondartza Bermeoko hondartza Kontxako hondartza Aisia Arrigunaga hondartza Ereaga hondartza Uda Kantauri itsasoa Bizkaiko Foru Aldundia