Gizartea -

Hezkuntza

Milaka lagun batu dira Ordizian Euskal Eskola Publikoa ahalduntzeko eta egindako lana aitortzeko

Antolatzaileek "politika egokiak, ausartak eta baliabideak" eskatu dizkiete agintariei, "elkarbizitza, berdintasuna, justizia soziala, inklusioa eta euskalduntzea" bermatzeko.

Ordiziako Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia. Argazkia: EITB
Ordiziako Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia. Argazkia: EITB
Festa eta aldarrikapenak uztartu dituzte Ordiziako Euskal Eskola Publikoaren jai jendetsuan

0:51

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jai giroan, baina aldarrikapen mezuak zabalduz, milaka lagun bildu dira gaur, igandearekin, Ordizian, Euskal Eskola Publikoaren 31. jaian.

Eskola publikoa ahalduntzeko eta urteetan egindako lana aitortzeko helburuak beteta, kalitatezko hezkuntza sistema publikoa, euskalduna eta inklusiboa eskatu dute, Publikoa aI do! lelopean. Leloa hitz-jokoa da, batetik ari du barik ai do esaten dutelako Ordizian, eta bestetik I do horrek Publikoa guk egiten dugula adierazten baitu.

Horren harira, Maria Albisu Urdaneta eskola publikoko gurasoen elkarteko lehendakariak esan duenez, Ordizia "Euskal Herriko beste herri, auzo eta eskola publikoren isla da", baina "muturrera eramandako egoera baten isla".

Horren hitzetan, "herrialde askotatik gurera etorritako familia eta pertsona ugari bizi dira gurean, egoera zaurgarrian dauden ikasle, familia eta pertsona asko, oraindik euskaraz ez dakiten herrikide ugari", eta "errealitate hau guztia modu egokian lantzeko, denok aberastu eta hazteko, politika egokiak, ausartak eta baliabideak" eskatu ditu. Ordizian bertan hezkuntza zentroen arteko "orekara bideratuko gaituzten politikak" eskatu dizkie agintariei, "gure herriko elkarbizitza, berdintasuna, justizia soziala, inklusioa eta euskalduntzea" dagoelako jokoan.

Festa eta aldarrikapenak uztartu dituzte Ordiziako Euskal Eskola Publikoaren jai jendetsuan
Festa eta aldarrikapenak uztartu dituzte Ordiziako Euskal Eskola Publikoaren jai jendetsuan
Festa eta aldarrikapenak uztartu dituzte Ordiziako Euskal Eskola Publikoaren jai jendetsuan

0:51

Jaia, lau gunetan banatuta

Herri barneko hainbat gunetan egin dira aurtengo jaiko jarduerak, eta EITBk bere txokoa izan du, Go!azen eta Makusi protagonista nagusi dituela.

Guztira, lau gune finko eta jarduera ibiltariak izan dira. Lehenengo guneak Plaza Nagusia, Garagartza plaza eta Goen plaza hartu ditu, bigarrena Barrena parkean izan da, hirugarrena frontoi eta arboleda inguruan, eta laugarrena Jose Migel Barandiaran plazan. Horrez gain, eta urtero bezala, hainbat kale jarduera izan dira.

Jaia eta aldarrikapena zabaldu ditu Ordizian Euskal Eskola Publikoaren festak
Jaia eta aldarrikapena zabaldu ditu Ordizian Euskal Eskola Publikoaren festak
Jaia eta aldarrikapena zabaldu ditu Ordizian Euskal Eskola Publikoaren festak

0:42
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Euskal eskola publikoaren azken ordukoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Ordizia bideoak Gaurko azken orduko albistea Jaiak Hezkuntza sistemako albisteak Goierri azken ordukoa