Gizartea -

Herri-epaimahaia

Zumaiako adineko baten zaintzailearen aurkako epaiketa gaur hasiko da, emakumea itotzea egotzita

Fiskaltzak 22 urteko espetxe-zigorra eskatzen du. Gertakariak 2020ko azaroaren 21ean jazo ziren. 91 urteko hildakoaren familia ez da akusazio partikular gisa aurkeztu auzian.

Zumaia (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: Luis Maria Alkorta Uria
Zumaia (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: Luis Maria Alkorta Uria
Zumaia (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: Luis Maria Alkorta Uria

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumaiako adineko emakume baten zaintzailearen kontrako epaiketa gaur hasiko da, herri-epaimahaiaren aukeraketarekin, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Fiskaltzak 22 urteko espetxe-zigorra eskatu du auzipetuarentzat.

Gertakariak 2020ko azaroaren 21eko gauean jazo ziren. Hasiera batean, biktima, mendekotasun larria zuen 91 urteko emakumea, istripuz hil zela pentsatu zuten, Zumaiako bere etxean.

Akusatua, adineko emakumearen zaintzailea, hildakoaren etxean zegoen larrialdi-zerbitzuak iritsi zirenean.

Autopsiak eta ondorengo ikerketak azaldu zutenez, emakumea itota hil zen, litekeena da burko batekin, eta haren zaintzailea susmagarri nagusitzat jo zuten. Gipuzkoako Fiskaltzak 22 urteko kartzela-zigorra eskatu du, hilketa delitu batengatik.

Gipuzkoako Lurralde Auzitegian sartu aurretik Jorge Bermudez fiskalak onartu du "kasu konplexua" dela, akusatua salbu ez baitago lekukorik. Hala ere, fiskalak adierazi duenez, auziak dituen "lotura emozionalak baztertu" egin behar dira.

Jorge Bermudez: ''Kasu konplexua da, ez baitago lekukorik, akusatua bera bakarrik''
Jorge Bermudez: ''Kasu konplexua da, ez baitago lekukorik, akusatua bera bakarrik''
Jorge Bermudez: ''Kasu konplexua da, ez baitago lekukorik, akusatua bera bakarrik''

1:00

Hildakoaren familia, aldiz, ez da akusazio partikular gisa aurkeztu auzian.

Gaur herri-epaimahaia osatu ondoren ekainaren 10era arte egingo dute epaiketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Delituak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Zumaia Albisteak Erailketak Pertsona edadetuak