Gizartea -

Sexu erasoak Getxon

Haurrei egindako sexu erasoak salatzeko bilkura deitu du Algortako Mugimendu Feministak

Elkarretaratzea 19:30ean egingo dute Malakate plazan, ikastetxetik gertu. Zentroko zuzendaritzak dio ustezko erasotzailea "berehala" kaleratu dutela, baina familiek salatu dute ikastetxeak "berandu" jardun duela.

Gurasoak Europa ikastetxetik ateratzen atzo, zuzendaritzarekin bildu ostean. Argazkia:EFE
Gurasoak Europa ikastetxetik ateratzen atzo, zuzendaritzarekin bildu ostean.
Gurasoak Europa ikastetxetik ateratzen atzo, zuzendaritzarekin bildu ostean. Argazkia:EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Algortako Mugimendu Feministak bilkura deitu du gaurko, Getxoko (Bizkaia) Europa ikastetxeko irakasle batek 4 urteko hainbat neskatori egindako sexu erasoak salatzeko. Elkarretaratzea 19:30ean egingo dute Malakate plazan, ikastetxetik gertu. 

Ertzaintzak ikerketa du martxan hainbat familiak sexu askatasunaren aurkako delituengatik irakasle bat salatu ostean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, lau adingaberen gurasoek aurkeztu dituzte salaketak, baina ez dute baztertu biktima gehiago izatea. 

Ikastetxeko zuzendaritzak atzo jakinarazi zuenez, gizonaren kontrako "zantzuen berri" izan zuten "lehen unetik" kaleratu zuten irakaslea. Antza, ikastetxearen gertuko iturriek Europa Press agentziari azaldu diotenez, ikertutako gizona Haur Hezkuntzako irakaslea izan da aurtengo ikasturtean. Aurrez, beste bi urtez murgiltze programetan parte hartu du, tarteka.

Europa ikastetxeko zuzendaritzak Haur Hezkuntzako familiekin bilera egin zuen atzo arratsaldean, azalpenak emateko. Batzarratik irtetean, familietako batzuk kritiko azaldu ziren, eta salatu zuten joan den astean lanean zegoela irakaslea, lehen susmoen berri bazutenean. Hala, "berandu" ibiltzea egotzi zioten zentroari. 

Elsa Flores, salatzailea: ''Familiak erabat hautsita daude, mundua gainean erori zaigu''
Elsa Flores, salatzailea: ''Familiak erabat hautsita daude, mundua gainean erori zaigu''
Elsa Flores, salatzailea: ''Familiak erabat hautsita daude, mundua gainean erori zaigu''

1:14

Europa ikastetxearen mezua, gurasoei

Gertatutakoaren aurrean, Europa ikastetxeak mezua bidali zien familia guztiei. Oharraren arabera, hezkuntzako ikuskariekin eta Poliziarekin elkarlanean ari da, "zantzuen berri izan duten lehen momentutik".

Halaber, ikastetxeko baliabideak familien eskura jarri ditu, eta beharrezkoa bada, ez du baztertzen "baliabide gehigarriak erabiltzea behar den denboran".

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik ez dute gaiari buruzko adierazpenik egin nahi izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa gaur Umeak albisteak Sexu erasoak