Gizartea -

IKUSKIZUNA, ITSASOAN

Yubarta espezieko bi balea grabatu dituzte Santurtzi parean, saltoka

Verballenas.com konpainiak bideo bat argitaratu du bere facebookeko orrian. 2020 eta 2021ean ere balea konkordun batzuk ikusi zituzten inguru horretan.

Verballenas.com-ek zabaldutako bideotik hartutako irudia.
Verballenas.com-ek zabaldutako bideotik hartutako irudia.
Yurbata espezieko bi balea grabatu dituzte Santurtziren parean

0:41

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yubarta espezieko bi balea Santurtzi parean saltoka grabatu dituzte Bilboko Abrako Superportuko bokalean, azken orduetan.

Verballenas.com enpresak Koldo Urtiagak bidali dien bideo bat zabaldu du Facebookeko bere orrian. Jon Mikel Cortijok grabatutako irudietan, itsas ugaztunak uretan jolasten agertzen ari dira, Kantabriako Castro Urdiales herria atzealdean ikusten dela.

2020 eta 2021ean ere ikusi zituzten baleak pare horretan.

Espectaculares imágenes de un avistamiento de ballenas en Santurtzi
Espectaculares imágenes de un avistamiento de ballenas en Santurtzi
Espectaculares imágenes de un avistamiento de ballenas en Santurtzi

7:14

Kasualitatez, beste ikuskizun bitxi bat ere izan zen igandean Kantauri itsasoan. Izan ere, marrazo bat grabatu zuten Zarauzko hondartzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook Santurtzi Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bideoak Animaliak Kantauri itsasoa