Gizartea -
Lapurdi
Baionako besta gunera sartzea hiru euro garestiagoa izango da aurten
Horrela, 15 euro ordaindu beharko dute bisitariek. Horrez gain, Parisko olinpiar jokoekin bat ez egitearren uztailaren 10etik 14ra izango dira aurten jaiak Baionan eta, masifikazioa eragozte aldera, 22:00etan ez, 17:00etan izango da hasiera ekitaldia.
EITB Media
Baionako bestak ezberdin datoz aurten. Iragarri duten azken aldaketa besta gunera sartzea garestiagoa izango dela, hiru euro gehiago pertsonako, 15 euro ordaindu beharko dute bisitariek.
Horrez gain, Parisko olinpiar jokoekin bat ez egitearren uztailaren 10etik 14ra izango direla aurten jaiak Baionan eta, masifikazioa eragozte aldera, 22:00etan ez, 17:00etan izango dela hasiera ekitaldia.
Ostegunean, 17:00etan, Baionako Udalak 2024ko ediziora sartzeko eskubidearen zenbatekoa aztertu eta eztabaidatuko du. Goizean, Jean-Rene Etchegaray alkateak neurriaren berri eman France Bleu Pays Basque irratiko mikrofonoaren aurrean. Jaien kostuak areagotu egin direla eta horiek amortizatzeko edo estaltzeko beharrezko neurria dela defendatu du Etchegarayk.
Gauzak Horrela, Jaien perimetrora sartzeko beharrezkoa den eskumuturrekoa 15 euroan izango da Baionan bizi ez direnentzat (haurrak izan ezik). Hau da, hiru euroko garestitzea, aurreko edizioarekin alderatuta.