Gizartea -

HILKETA

Getxoko hilketarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako bost adingabeak Fiskaltzaren esku utzi dituzte

Getxoko Udalak urgentziaz deitu du gaur goizean bozeramaileen batzordea, gaitzespen-testu bat adosteko, eta elkarretaratzea egiteko deia egin dute, gertatutakoa gaitzesteko. Ekitaldia astearte honetan izango da, 19:00etan, Algortako Satistegi plazan.

Getxo, atzo. Argakia: EITB Media
Getxo, atzo
Getxo, atzo. Argakia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxon labankadaz hildako gaztearen heriotzarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako bost pertsona Bilboko Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi dituzte goizean, gaua komisaldegian igaro eta gero.

Larunbatean, 23:30 inguruan, izan zen erasoa. Taberna inguru batean, gazte batek beste bati arma zuriz egin zion eraso, eta biktima larri zaurituta eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Bertan hil zen geroago.

Ordu inguru horretan, Ertzaintzak, Getxoko Udaltzaingoarekin batera, ustez erasoan parte hartu zuten bost adingabe atxilotu zituen Algortako metroko geltokian. Horrez gain, odol arrastoak zituzten bi labana ere aurkitu zituzten geltokian bertan dagoen zaborrontzi batean.

Haserrea eta sumindura eragin ditu erasoak Bizkaiko herri horretako bizilagunen artean, eta atzo elkarretaratze jendetsua egin zuten, gertatutakoa salatzeko eta biktimaren gertukoei elkartasuna adierazteko.

Bestalde, Getxoko Udalak Bozeramaileen Batzordearen premiazko bilera egin du gaur, gaitzespen-testu bat adosteko, eta elkarretaratzea egiteko deia egin dute, gertatutakoa gaitzesteko. Ekitaldia astearte honetan izango da, 19:00etan, Algortako Satistegi plazan.

Amaia Agirre Getxoko alkateak irmo gaitzetsi zuen atzo gertatutakoa. Gaur, berriz, "edozein liskar konpontzeko" indarkeria erabiltzea arbuiatzen duen manifestu bat irakurri du.

Halaber, azpimarratu duenez, "gertakari tamalgarri hori ez da erabili behar gorrotoa, xenofobia, arrazakeria edo edozein diskriminazio mota sustatzeko aitzakia gisa". Zentzu horretan, Getxo hiri "anitza eta kultura anitzekoa" dela azpimarratu du, eta "elkarbizitza baketsua eta elkarrekiko errespetua gure komunitatearen zutabeak direla" gaineratu du. Hala, familiari eta lagunei elkartasuna adierazi die "une zail hauetan".

"Segurtasun- eta prebentzio-neurriak sendotzen jarraituko dugu, gure bizikidetza aldatzen duten hain egoera larriak saihesteko, eta herritarrak bihar, asteartea, 19:00etan Algortako Satistegi plazan egingo den elkarretaratze isilean parte hartzera gonbidatzen ditugu", gaineratu du.

Azken orduetan, atxilotuen jatorriari buruz gezurrezko informazioa bolo-bolo zabaldu da sare sozialetan eta Bizkaiko Adingabeen Fiskaltzak berak gezurtatu egin du sareetan dabilen informazio hori. Hala, atxilotuak ez direla magrebtar jatorriko inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrak jakinarazi du— "mena" mespretxuzko hitzarekin aipatu ohi direnak —.

Getxoko alkateak sastada hilgarria ''gorrotoa eta arrazakeria sustatzeko aitzakia'' ez izatea eskatu du
Getxoko alkateak sastada hilgarria ''gorrotoa eta arrazakeria sustatzeko aitzakia'' ez izatea eskatu du
Getxoko alkateak sastada hilgarria ''gorrotoa eta arrazakeria sustatzeko aitzakia'' ez izatea eskatu du

1:10
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak