Gizartea -

ERRESKATEA

Orioko itsasadarrera erori den gazte bat erreskatatu du Ertzaintzak

Donostia ospitalera eraman aurretik, suspertu egin behar izan dute, ez baitzuen arnasarik hartzen.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru ertzainek Orioko itsasadarrera erori den gazte bat erreskatatu dute gaur goizaldean. Donostia ospitalera eraman aurretik, suspertu egin behar izan dute, ez baitzuen arnasarik hartzen.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 02:45 aldera gertatu da, Ibaiondo Pasealekuaren inguruan.

Ordu horretan, SOS Deiak 112 larrialdietarako zerbitzura deitu dute, gazte bat itsasadarrera erori dela ohartarazteko, eta Ertzaintza izan da bertaratzen lehena.

Hiru agentek uretara egin dute jauzi, eta biktima lehorreratu dutenean, suspertzeko maniobrak egin behar izan dizkiote, arnasarik gabe gelditu baita.

Egonkortu ondoren, suhiltzaileek igo dute biktima arriskurik gabeko leku batera, eta anbulantzia batean sartu eta Donostia ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Orio Albisteak