Gizartea -

Bizkaiko eliza

Komunitate erlijiosoen artean dirua lortu nahian dabilen iruzur batez ohartarazi du Bilboko Elizbarrutiak

Gizon batek mojen kongregazio batera deitu du Segura gotzainaren ahotsa simulatuz eta ustezko dohaintza bat kobratzeko transferentzia gastuak ordaintzeko eskatuz. Elizbarrutiak nabarmendu duenez, "gotzainak ez du inoiz deitu, ezta deituko ere, komunitate bati dirua eskatzeko".

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Elizbarrutiak ohartarazi duenez, Joseba Segura gotzainaren nortasuna ordezkatuz egindako iruzur baten biktima izan da mojen komunitate bat. Antza, ustezko dohaintza bat kobratzeko transferentzia gastuak ordaintzeko eskatu diete.

Ohar bidez, Diozesiak azpimarratu du gotzainak ez duela "inoiz deitu, ezta deituko ere, komunitate bati dirua eskatzeko". 

Azaldu duenez, gizonezko batek lekaimeen komunitate batera hots egin zuen Seguraren ahotsa simulatuz. Iruzurgileak esan zien dohaintza garrantzitsu bat lortu zuela eurentzat, baina kobratu ahal izateko, transferentziaren gastuak aurretik ordaindu behar zizkiotela. 

Iruzurraz ohartarazteko oharra bidali diete erlijiosoen eta klausurako komunitateen arduradunei. 

Era berean, eskatu dute iruzur horren susmoak izatekotan Elizbarrutiarekin harremanetan jartzeko eta dirua ordaintzekotan dagokien agintarien aurrean salaketa aurkezteko

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Delituak Iruzurrak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Eliza Katolikoa