Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohia atxiki eta sexualki erasotzeagatik
Gizonak urruntze-agindua urratu eta bikotekide ohia sexu-harremanak izatera behartu zuen. Atxilotua epailearen esku utzi dute eta espetxeratzeko agindua eman dute.
EITB MEDIA
Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen, sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egotzita.
Gizonak urruntze-agindua urratu eta bikotekide ohia sexu-harremanak izatera behartu zuen. Atxilotua epailearen esku utzi dute eta espetxeratzeko agindua eman dute.
Gertakariak astelehen goizean jazo ziren. Biktima etxetik irtetera zihoala, bikotekide ohiak eraso egin zion.
Gizonak urruntze-agindua zuen arren, atarian zegoen zain eta etxebizitzara igotzera behartu zuen. Barruan, sexu-harremanak izatera behartu zuen bere borondatearen aurka. Gizona lo geratu zenean, emakumea Ertzaintzarekin harremanetan jarri ahal izan zen. Polizia bertaratu eta erasotzailea atxilotu zuten.
Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, eta gaur goizean epailearen esku utzi dute, espetxeratzeko agindua emanez.