Gizartea -

Polizia-operazio

6.000 tabako-pakete atzeman dituzte Bilboko aireportuan

Merkatuan 25.000 eurotik gorako balioa izango luke atzemandako tabakoak.

Bilboko aireportuan konfiskatutako 6000 tabako-paketeak. Irudia: EFE
Bilboko aireportuan konfiskatutako 6000 tabako-paketeak
Bilboko aireportuan konfiskatutako 6000 tabako-paketeak. Irudia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak deklaratu gabeko 6.000 tabako-pakete atzeman ditu Bilboko aireportuan eta lau lagun atxilotu ditu. Tabakoa tamaina handiko zortzi maletan ezkutatuta zegoen. Atxilotutako lagunek Egiptotik Bilborako bidaia egin zuten, Atenasen geldialdia eginda. Konfiskatutako paketeek 25000 eurotik gorako balioa izango lukete merkatuan.

Atxilotutako lagunei akta ireki zaie kontrabandoko arau-hauste administratiboagatik, "Aduanan dagokion deklarazioa egin gabe tabakoa sartu delako".

Espainiako Aduanak jasotako komunikazio baten ondoren jarri zen martxan operatiboa. Mezuak Bilboko aireportutik tabako partida bat legez kanpo sar zitekeela jakinarazten zuen.

Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, kontrabandoko tabakoak "Ogasun Publikoari iruzur egiteaz gain, ez da legez ezarritako kalitate-kontrolen pean jartzen". Gainera, erakundeek lortutako irabaziek "legez kanpoko irabaziak sortzen dizkiete eta beste mota bateko jarduera kriminalak finantzatzeko balio dezakete".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Azken Ordukoak Bilbo albisteak Delituak azken ordukoa Espainiako Gobernua albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Azken ordukoa Kairo