Gizartea -

Kazetaritza

Toni Espadas argazkilari kataluniarra hil dute Etiopiako tribu bati buruzko programa bat grabatzen ari zela

Txileko "Socios por el Mundo" telebista saioko kide zen, eta Etiopian Murci tribua grabatzetik bueltan zeudela eraso egin zieten.

Toni Espadasen Instagram kontutik hartutako irudia. Argazkia: EFE
Toni Espadasen Instagram kontutik hartutako irudia
Toni Espadasen Instagram kontutik hartutako irudia. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Toni Espadas argazkilari eta gida turistiko kataluniarra hil dute Etiopian, bertako tribu bati buruzko telebista programa bat grabatzen ari zela, "Socios por el Mundo" Txileko telebista saioko lantaldeak astelehen honetan baieztatu duenez.

"Socios por el Mundo" telebista saioko kide zen, eta Canal 13 telebista kateak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Etiopian Murci tribua grabatzetik bueltan zeudela eraso egin zieten lantaldeari.

Hala ere, ez zieten tribuko kideek eraso egin. Telebista kateak azaldu duenez, erasoa zonaldetik erretiratzen ari zirenean gertatu zen, eguna amaitu eta itzultzen ari zirela.

MkZeta ekoiztetxeak egindako saioko gidariak eta taldeko gainerako kide guztiak osasun egoera onean daudela baieztatu dute.

Bestalde, telebista kateak Toni Espadasen heriotza deitoratu du eta bere babes osoa helarazi dio hildakoaren familiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Katalunia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kazetaritza Erailketak