Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia ezarri dute arratsalderako Araban, prezipitazio handiengatik

Abisua 15:00etatik 21:00etara egongo da indarrean, izan ere, ordubetean 15 litro pila litezke metro koadroko.

Ekaitza Landara iristen, Gasteizen, artxiboko irudi batean. Argazkia: Aitor Agirrezabal
Ekaitza Landara iristen, Gasteizen, artxiboko irudi batean
Ekaitza Landara iristen, Gasteizen, artxiboko irudi batean. Argazkia: Aitor Agirrezabal

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du arratsalderako Araban, prezipitazio handiak espero baitira. 

Abisu horia 15:00etatik 21:00etara egongo da indarrean.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, 15 litro pila litezke metro koadroko ordubetean.

Aste hasieran giro ezegonkor eta freskoak jarraipena izango du. Goizaldeko zaparraden ostean, goiza lasaiagoa izango da, batez ere, barnealdean. Arratsaldean, ordea, berriro ere ezegonkortasuna areagotu eta zaparradak ugaritu egingo dira eta baliteke lekuren batean trumoi-ekaitzak jo eta zaparrada handiak botatzea, barnealdean bereziki.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak