Gizartea -

Nafarroa

56 urteko gizon bat adarkatu du Los Arcosen ibilbidetik ihes egin duen zezen batek

Zezenak hesiaren kontra egin du, eta, altxatu eta gero, ibilbidetik atera da eta ikusleetako bat adarkatu du. Zauritua ospitalera eraman dute.

Los Arcos.
Los Arcos.
Los Arcos.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

56 urteko gizon bat adarkatu du gaur Los Arcosen ibilbidetik ihes egin duen zezen batek. 

Asteburu honetan San Gregorio jaiak ospatzen ari dira bertan, eta larunbat arratsaldean, ohi baino ibilbide txikiagoan zebilen zezenak hesiaren kontra egin du, eta altxatu eta gero, ibilbidetik atera da eta ikusleetako bat adarkatu du.

Gizona hesiaren beste aldetik ari zen ikuskizunari begira, baina zezenak ipurmasailean adarkatu du, hesia altxatuta ibilbidetik atera denean. Zauritua ospitalera eraman dute.

Beste pertsona batzuk arin zauritu dira, baina ez adarkadaz. Zezen bakarra askatzen dute bertan, eta bi gazteren artean bideratu dute zezena ibilbidera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Animaliak albisteak