Gizartea -

Istripua

Zortzi pertsona zauritu dira Zambranan, txingorrak AP-68an eragindako istripu batean

Auto ilara handiak sortu dira, baina 18:00etarako itzuli da zirkulazioa bere onera.

Istripua Zambranan. Argazkia: Arabako suhiltzaileak
Istripua Zambranan
Lau ibilgailuren arteko istripu larria izan da AP-68 autobidean, Zambranan

0:40

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira zortzi lagun zauritu dira gaur arratsaldean Zambranan (Araba), txingorra ari zuenean gertatu den istripu batean.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 15:40 inguruan jazo da ezbeharra, AP-68 autobidean.

Lau ibilgailuren arteko istripua izan da, eta, ondorioz, zortzi bidaiari zauritu dira. Larrien zeudenak Txagorritxuko (Gasteiz) eta Logroñoko (Errioxa) ospitaleetara eraman dituzte. Zauritutako pertsonetatik lau suhiltzaileek atera behar izan dituzte autoetatik, barruan harrapatuta geratu baitira.

Ibilgailuak errepidean gurutzatuta geratu dira, eta Ertzaintzak autobidea itxi behar izan du, Bilborako noranzkoan.

Auto ilara handiak sortu dira, baina 18:00etarako itzuli da zirkulazioa bere onera.

Auto ilarak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak AP-68 autobidea Txingorra gaur