Gizartea -

Udalerri Euskaldunen Eguna

111 udalerrik osatuko dute UEMA, Zegama, Lakuntza, Bakaiku eta Ituren batu baitira

"Zubiak zeharka" lelopean, euskararentzat zubi sendoak aldarrikatu ditu Martin Aramendi UEMAko presidenteak Lesakan, Udalerri Euskaldunen Egunean.

Udalerri Euskaldunen Eguna, Lesakan. Argazkia: UEMA (X)
Udalerri Euskaldunen Eguna, Lesakan
Udalerri Euskaldunen Eguna, Lesakan. Argazkia: UEMA (X)

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udalerri Euskaldunen Eguna ospatu dute larunbat honetan Lesakan, "Zubiak zeharka" goiburupean. Aurrerantzean, 111 udalerrik osatuko dute UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, Zegama, Lakuntza, Bakaiku eta Ituren ere batu baitira. Orotara, 346.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute jada.

Egun osoko jaia izan dute Nafarroako aipatu udalerrian, batzar nagusiarekin hasi eta dantza giroan amaituta.

Oraingoan, Euskal Herrian Euskaraz elkartea omendu nahi izan du UEMAk Lesakan, lehen bilerak egin zituzten herrian. Euskara taldeen topaketa, herri bazkaria, bertso poteoa, larrain dantza eta disko jartzaileak izan dira bertan goizetik.

UEMAn sartu ahal izateko, biztanleen % 70etik gora izan behar dira euskaldunak. Gaur egun, 175 herrik betetzen dute baldintza hori.

Azken datuek euskararen etengabeko galera erakusten dutela eta, euskara biziberritzeko olatuaren aldeko deia egin du Martin Aramendi UEMAko presidenteak.

"Zubiak zeharka" lelopean, euskararentzat zubi sendoak aldarrikatu ditu Aramendik, garai batean bezala auzolanean egindakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Nafarroako albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak