Gizartea -
Nafarroa
Gizonezko bat atxilotu dute Tuteran patinetean zihoala agenteei eraso eta heriotza mehatxuak egiteagatik
Oinezkoentzako bide batetik zihoalako agenteek gelditzeko esan ostean egin die eraso.
agentziak | eitb media
19 urteko mutil bat atxilotu dute Tuteran patinete elektrikoarekin Udaltzaingoaren agenteen autoaren aurka oldartzeagatik, udaltzainei heriotza mehatxuak egiteagatik eta trafiko arau-hauste batengatik gelditzeko esan zioten agenteak jotzen saiatzeagatik.
Ostiralean gertatu zen guztia, Foruen plazan, 14:45 aldera, eta atxilotuari erresistentzia larria ere egotzi diote.
Gaztea oinezkoentzako bide batetik patinete elektrikoan zihoalako gelditzeko esan ziotenean, agenteei eraso zien eta zauritu arinak egin zizkien. Horren aurrean, atxilotu eta komisariara eraman zuten, beharrezko eginbideak bukatutakoan epailearen esku uzteko.