Gizartea -

Trafiko-istripua

Errenteriako moto-istripuaren lekukoei laguntza eskatu die Ertzaintzak

Ostiraleko 13:45ean egin zuten talka furgoneta batek eta moto batek, eta motorraren gidaria bertan hil zen.

Istripuaren lekua. EITB Media
Istripuaren lekua. EITB Media
Istripuaren lekua. EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza atzo arratsaldean Errenterian, GI-636 errepidean, izan zen trafiko-istripuaren lekukoak bilatzen ari da.

13:45 inguruan izan zen istripua, Irunerako noranzkoan, Lezoko irteera parean. Furgoneta batek eta moto batek egin zuten talka, eta motor-gidaria bertan hil zen. 

Ertzaintzak laguntza eskatu die lekukoei, gertakaria argitze aldera, eta 943 53 91 25 telefono-zenbakia jarri du edozein informazio duenak deitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Motoziklismo txapelketa Gipuzkoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Errenteria Gaurko azken orduko albistea Lezo albisteak Trafiko istripuen biktimak