Gizartea -

Epaiketa

Usurbilen bi pertsona hil zituen gidariak astelehenean deklaratuko du Gipuzkoako Auzitegian

Ostiral honetan osatu da bederatzi kidek eta bi ordezkok osatutako herri-epaimahaia. Astelehenean, 09:30ean, galdeketa egingo zaio akusatuari, eta, ondoren, bost lekukok testigantza emango dute. Epaiketa maiatzaren 28ra arte luzatzea aurreikusten da.

Ezbeharra Usurbilen (Gipuzkoa). Argazkia: EFE
Ezbeharra Usurbilen (Gipuzkoa).
Ezbeharra Usurbilen (Gipuzkoa). Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017ko otsailean, AP-8 autobidean, Usurbil (Gipuzkoa) parean, kontrako norabidean zortzi kilometro baino gehiago egin zituen ibilgailu baten gidari gazteak Gipuzkoako Lurralde Auzitegian deklaratuko du datorren astelehenean. Horren ondorioz, bi pertsona hil ziren (ibilgailu arau-hauslean zihoazen) eta beste zortzi zauritu anbulantzia baten aurka talka egin ondoren.

Ostiral honetan osatu da bederatzi kidek eta bi ordezkok osatutako herri-epaimahaia. Akusatuari bide-segurtasunaren aurkako delitua eta nahitako homizidioa egotzi dizkiote.

Astelehenean, 09:30ean, galdeketa egingo zaio akusatuari, eta, ondoren, bost lekukok testigantza emango dute. Epaiketa maiatzaren 28ra arte luzatuko da Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren Hirugarren Sekzioan.

Gertakarien unean, 2017ko otsailean, 28 urte zituen gizonak sei kilometro baino gehiago egin zituen kontrako noranzkoan, AP-8 autobidean, eta bi pertsona hil ziren (arau-hauslearen ibilgailuan zihoazen, gidariarekin eta beste hiru pertsonarekin batera).

Gainera, anbulantzia bateko gidaria eta ibilgailuan zihoazen beste hiru bidaiari zauritu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Usurbil Albisteak A-8 Autobidea