Gizartea -

Eguraldia

Ekaitzek giroa umelduko dute asteburuan, larunbat goizeko aterruneen ondotik

Igandean mardulagoak izango dira prezipitazioak. Egun goibela iragarri dute ordurako. Giro fresko samarra espero da, eta zaparrada handiak bota ditzake.

Ekaitza Donostian. Argazkia: EFE
Ekaitza Donostian
Ekaitza Donostian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euri giroan igaroko da asteburua, nahiz eta larunbat goizean ostarteak nagusituko diren. Eguzkipean hasiko dute biharko eguna goiztiarrenek, eta arratsaldera arte ez da giroa makurtuko. Kostaldean 18-19 graduren bueltan egongo dira termometroak; barnealdean, berriz, 19-20 gradura igoko dira, gehienez. 

Arratsalderako, baina, aldaketa dator. Bero hodeiak garatuz joango dira, eta zaparradak eta ekaitza ekarriko dituzte, euri gutxi egingo badu ere.

Igandean mardulagoak izango dira prezipitazioak. Egun goibela iragarri dute ordurako. Giro fresko samarra espero da (15-16 gradu kostaldean eta asko jota 20 gradu Nafarroa hegoaldean), eta zaparrada handiak bota ditzake. Denbora gutxian ur litro asko pilatuko dira, beraz.

Datorren astean ere ildo horri eutsiko dio eguraldiak, astelehen, astearte eta asteazkenean, behinik behin. Alegia, ekaitzak, zaparradak eta tenperatura nahiko baxuak izango dira Euskal Herrian, gutxienez ostegunera arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Donostia Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Ekaitzak