Gizartea -

Ibilaldia

2024ko Ibilaldia "Getxoko kaleak inbaditzeko prestatzen ari da"

Bizkaiko ikastolen aldeko jaiak, Ibilaldia, Getxon ospatuko da aurten San Nikolas ikastolak antolatuta, "Txonbo" lelopean.

Ibilaldi 2024 edizioaren logoa. Irudia: Ibilaldia
Ibilaldi 2024 edizioaren logoa
Ibilaldi 2024 edizioaren logoa. Irudia: Ibilaldia

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko jaiak, Getxon ospatuko du 2024ko edizioa, maiatzaren 26an, San Nikolas ikastolak antolatuta. Aurtengo leloa 'Txonbo' da eta "familia zein lagunekin euskaratik eta euskaraz ospatzeko eguna" izatea nahi dute antolatzaileek.

2024ko Ibilaldia "Getxoko kaleak inbaditzeko prestatzen ari da", musika, dantza, kolore eta tradizio programa batekin, euskal kultura eta ikastola ardatz hartuta, gazteen eta nerabeen jarrera parte-hartzailea bultzatzeko. Horrela, ekitaldia udalerriko lau gune enblematikotara zabalduko da.

Lehen gunea San Nikolas ikastola bera izango da. Gune horretan tradizioak bat egingo du modernitatearekin, eta euskal musika eta dantza ikuskizunez gain, Haur Hezkuntzako Topaketez, herri bazkariaz eta askoz gehiagoz gozatzeko gunea izango da.

Bigarren gunea San Nikolas plazan eta inguruetan izango da, eta bisitariek kontzertuak, kalejirak, antzerki emanaldiak eta artisautza erakusketak izango dituzte.

Algortako Portu Zaharrak Ibilaldiaren hirugarren gunea hartuko du, eta bertaratzen direnek mota ezberdinetako ekintza eta ikuskizunez gozatu ahal izango dute, hala nola euskal musika taldeak zuzenean ikusteko aukera izango da.

Laugarren gunea Ereagako hondartza izango da, eta familia guztiontzako ekintzak eskainiko ditu. Horrela, haurrek egurrezko jolasez, zientzia tailerrez, 'Goazen' eta pailazoen ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute baita Zumbako saioan parte hartzeko aukera ere izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Bizkaiko ikastolen jaia Getxo albisteak Gaur egungo musika Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Kultura 2024 Gaurko azken ordukoa Dantza Gazteak albisteak