Gizartea -

Eguraldia

Uda girotik negu girora

Astelehen eguzkitsua espero da, nahiz eta arratsaldean fronte hotz batek aldaketa ekarriko duen. Astearte, asteazken eta ostegunean ezegonkortasuna nagusituko da.

Hodeiak eta euria Ondarroan. Argazkia: Itziar Alberdi
Hodeiak eta euria Ondarroan
Hodeiak eta euria Ondarroan. Argazkia: Itziar Alberdi

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen eguzkitsua eta beroa. Udako giro betean hasiko dugu astea Euskal Herri osoan, orduek eta egunek aurrera egin ahala eguraldiak okertzera egingo badu ere. 

Ostarte zabalak nonahi eta 25 gradu inguruko tenperaturak iragarri dituzte astelehen goizerako. Arratsaldean, baina, fronte hotz bat iritsiko da gurera, eta euria gogotik egingo du 18:00etatik aurrera Bizkaian eta Araban. Gainerakoan, geroago iritsiko dira zaparradak, iluntze aldean ziur asko. Gauean, ekaitzek hartuko dute lekua han eta hemen, eta termometroek behera egingo dute.

Asteartean, asteazkenean eta ostegunean, ezegonkortasuna izango da nagusi. Giroa erabat makurtuta, fresko antzean igaroko ditugu egunak. Kostaldean, 16 graduren bueltan egongo dira termometroak. Barnealdean, berriz, zertxobait gehiago berotuko du, 18-20 graduraino (Nafarroako hegoaldean, bereziki).

Aire masa hotz baten bisitak ekarriko du ezegonkortasuna. Ez du euria errotik botako, baina zaparra arriskuak mehatxupean izango du Euskal Herria. 

Hiru egun horietan, eguzkia eta prezipitazioak tartekatuko dira. Esan bezala, ez du euri askorik egingo, baina zerua estalita egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Bilbao Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak