Gizartea -

Fenomeno elektromagnetikoa

Aurora borealak ikusi dira Euskal Herrian

Marra, arku eta gortina moreak ikusi ahal izan dira bart zenbait lekutan; Ibarran, Hondarribian eta Murgian, besteak beste.

Aurora boreala Berastegin. Erabiltzaile batek bidalitako argazkia
Aurora boreala Berastegin. Erabiltzaile batek bidalitako argazkia
Aurora boreala Berastegin. Erabiltzaile batek bidalitako argazkia

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurora borealak ikusi ahal izan dira bart Euskal Herriko zeruan. Fenomeno elektromagnetikoa ohikoagoa da eskualde polarretan, eta Euskal Herrian normalean ez da halakorik ikusten, baina bart Izaban, Ibarran, Hondarribian, Murgian, Hernanin, Zuian, Armintzan eta beste hainbat lekutan ikusi ahal izan dira.

Adituek esana zuten aurora borealak ikusteko aukera egongo zela Lurrean, ekaitz geomagnetikoa izan baita.

Hala, marra, arku eta gortina moreak ikusi ahal izan dira zeruan begi hutsez, baina are nabarmenago ikusi dira argazki kameren bisoreetatik.

Aranzadi Zientzia Elkarteak azaldu duenez, "eguzkian gertatu diren ekaitz geomagnetikoak oso indartsuak izan dira, eta horregatik ikusi dira denean".

Arnaitz Fernandez fisikari eta meteorologoak esan duenez, "eguzki ekaitzak daudenean protoi zein elektroi kopuru handia zabaltzen da, eta gure planetara energia handiagorekin iristen da".

Zerk eragin zituen atzoko aurora borealak?

Azken 20 urteotako aurora boreal bizienak ikusi ahal izan ditugu Euskal Herrian
Azken 20 urteotako aurora boreal bizienak ikusi ahal izan ditugu Euskal Herrian
Azken 20 urteotako aurora boreal bizienak ikusi ahal izan ditugu Euskal Herrian

1:30

Gaur ere ikusiko dira aurorak

Asteburu osoan zehar, Ameriketako eta Europako toki askotan ikusi ahal izango dira aurora borealak, nahiz eta ohikoa ez izan fenomeno hori hain hegoaldean ikustea. Euskal Herrian ere egongo da aurora borealak berriro ikusteko aukera, betiere ekaitzak uzten badu. Halere, atzo baino zailagoa izango da gaur ikustea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gertaera astronomikoak gaur