Gizartea -

lan istripua

Bost langile zauritu dira Bilboko Zazpikaleetan eraikin bateko zati bat erorita

Dendarikale kaleko 24.a eraberritzeko lanetan ari ziren, eta barruko egituraren zati bat da behera etorritakoa. Hiru behargin bere kabuz atera ahal izan dira, eta beste biak suhiltzaileek atera behar izan dituzte.

Erreskatatu duten langileetan bat. EFE
Erreskatatu duten langileetan bat.
Bost langile zauritu dira Bilboko Zazpikaleetako eraikin bateko zati bat erorita

0:21

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost langile zauritu dira gaur Bilboko Zazpikaleetako etxebizitza-eraikin baten zati bat behera etorri ostean, eta horietako hiru suhiltzaileek erreskatatu eta Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleetara eraman behar izan dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, beste bi zaurituei alta eman diete istripuaren lekuan bertan osasun-langileek artatu ondoren.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gertaeraren lekuan adierazi duenez, obren sustatzaileek obrak egiteko behar ziren lizentzia guztiak zituzten.

Eraikinari "behetik gora" eusten ari zitzaizkion laugarren solairuko forjatua hirugarren solairurantz erori denean, ziurrenik obra-hondakinen pilaketagatik eta eraikineko habeak oso zaharrak direlako.

Aburtok adierazi duenez, hondakinek harrapatutako bost langileetatik bakar batek ditu lesio larriak, aldakan eta femurrean hausturekin.

Gertakaria 10:30ean jazo da, Dendarikale kaleko 24. zenbakian. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, konpontze lanetan zegoen eraikineko barruko egituraren zati bat erori egin da, azpian langileak harrapatuta. Eraikin osoa eraberritzeko lanetan zegoen, ondoren bertan etxebizitzak egiteko. 

Antza, laugarren solairua hirugarrenaren gainean jausi da, Bilboko Udaletik zehaztu dutenez. Aditu eta arkitektoen txostenaren faltan, badirudi eraikinaren egiturazko elementuren bat kaltetu izana, eta horrek eragin izana erorketa. Eraikinaren fatxada, ordea, osorik dago. 

Suhiltzaileak, osasun zerbitzuak (zortzi anbulantzia) eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren hainbat patruila bertaratu dira, zauritutakoak artatu eta ingurua babesteko. Ertzaintzaren droneen Unitateak ere eraikina ikuskatu du.

Aburtok ziurtatu du obra egiteko lizentzia eguneratuta zutela
Aburtok ziurtatu du obra egiteko lizentzia eguneratuta zutela
Aburtok ziurtatu du obra egiteko lizentzia eguneratuta zutela

0:49
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bilboko Udala albisteak Bilbo berriak Ertzaintza Gizartea Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Zazpikaleak Bilbo Suhiltzaileak azken ordukoa